]> Ezarketarako Laguntza Hizkuntzaren Hautaketa &RHL; ezarketaren zehar zein hizkuntza erabiltzea nahi duzun hautatu. Edukibeharreko Hizkuntza Hautaketa Hizkuntza bat hautatu beharra daukazu jatorrizko hizkuntza izan dadin. Jatorrizko hizkuntza zure &RHL; sistema ezarritakoan bertan erabiliko den hizkuntza izango da. Beste hizkuntza batzuek ezartzea erabaki baduzu, ezarketaren ondoren zure jatorrizko hizkuntza jar dezakezu. Zure sisteman hizkuntza bakarra erabiltzeko asmoa badaukazu, hizkuntza hori bakarrik hautatuz disko gogorreko hainbat leku aurreztu ahal izango duzu. Zuk ezarketan zehar erabiltzea hautatu duzun hizkuntza hori izango da jatorrizkoa eta ezartzeko aholkatutakoa. Dena den, hizkuntza bakar bat hautatu ezkero, &RHL; ezarri ondoren erabil ahal izango duzun hizkuntza bakarra izango da. &RHL;-ek hainbat hizkuntza ezar eta onar ditzake. Zure sistema hizkuntza bat baino gehiago erabiltze arren, ezarri beharreko hizkuntza horiek hautatu, edo bestela hizkuntza guztiak hautatu eta honela zure &RHL; sisteman hizkuntza guztiak erabiltzeko aukera edukiko duzu. Garbitu botoitxoa zaztatu zure hautaketak ezeztatzeko. Hau egin ezkero, jatorrizko hizkuntza berreskuratuko du eta zuk hautatu izan bazenu bezala erabiliko du ezarketa honetan. Atzoldiaren (Teklatua) Egokitzaketa Zure ordenagailuarekin bat datorren atzoldia (teklatua) hautatu. Zureari gehien gerturatzen den atzoldia (teklatua) aukeratu. Zerrendan eredu zuzenik ez bada agertzen, gehien hurbiltzen den atzoldia orokorra hautatu (adbz, 102 tekladun PC atzoldi orokorra). Ondoren, atzoldiaren hizkuntza hautatu (adbz, euskerazko teklatua). Hautatutako hizkuntzak hizki (edo ikur) bereziak erabiltzen baditu (adbz, Ñ, Ô, and Ç) eta berauek idazteko bi edo tekla gehiago batera zapaldu behar badira, Tekla Hilak Baietsi hautatu, tekla hilak bezala ezagutzen bait dira. Jatorrizko aukera Tekla Hilak Baietsi da. Honi buruz ziur ez bazaude, aukera hau dagoen bezala hutz dezakezu. Zure teklatuaren egoera aztertzeko, pantailaren azpikaldean agertuko zaizun testu kutxatxo hutsa erabil dezakezu. Xaguaren Egokitzaketa Zure ordenagailuak duen xagu mota zuzena zehaztu. PS/2 edo 'serie' motako xagua daukazu? (Oharra: xaguaren lokarriaren muturra borobila bada orduan PS/2 erako xagua da; laukiluze itxurakoa izan ezkero berriz 'serie' motakoa da). Pantailako eskubialdean agertuko zaizun zerrendatik ordenagailuan erabiltzen duzun xagu zehatza hautatu. Xaguaren parekorik ez bada agertzen, zurearenarekin bat gehien egiten duen huraxe hautatu. Beste edozein egoeratan, eredu orokorra aukeratu. 'Serie'-ko xagu bat erabiltzen baduzu, tramankulu mota eta lotuta dagoen kaiaren (portua) izena zehaztu beharko duzu. X Window lehio sistemak xaguaren hiru botoiak erabiltzeko gaitasuna dauka. Bi botoidun xagua badekozu &RHL; erdiko botoiaren antzezketa (emulaketa) egin dezake. Bi botoidun xagua eduki ezkero 3 Botoi Antzeztu baieztatu. Aukera hau egokitu ostean bi botoiak batera zapaltzeak erdiko botoia bezala landuko du. &RHL;-era Ongietorria Ongietorria! &RHI;-k argitaratutako &RHLIG;-ean ezarketaren ekibidea azaltzen dizu. Ezarketarekin hasi aurretik eskuliburu hori irakurtzeak on egingo dizu. Eskuliburuaren HTML eta PDF kopiak http://www.redhat.com web gunean aurki ditzakezu. Baita ere, HTML egiturako kopia bat &RHL;-ren CD barruan aurkitu ahal izango duzu. Ezaugarria: &RHL;-ek "disko zatiketarik gabeko" ezarketa mota bat dauka. Zure sistemak behar haina leku daukan FAT (DOS/Windows) disko zati bat eduki ezkero, zure disko gogorrean zatiketa berririk egin gabe &RHL; ezar dezakezu. Beraien ordanagiluko sistema nahastuta gelditzerik nahi ez duen erabiltzaileentzat, eta &RHL; sistema ikusi (eta dastatzea) nahi dutenentzako aukera bikaina da. Honen berri gehiago ezagutzeko &RHLIG; ikusi. Baldin eta &RHL; Ofizial-eko kopia bat erosi baduzu, gure web gunean harpidetu zaitezke (www.redhat.com/apps/activate/). Ezarketa egitarekoan bertako aukera ezberdinak hautatzeko xagua erabil dezakezu. Bestalde, ezarketako programaren zehar Tab eta Intro erabiliz hautagaiartean higitu zaitezke. Pantailaz aldatzeko Hurrengoa eta Aurrekoa botoitxoak erabili itzazu. Informazioa gordetzeko eta hurrengo pantailara joateko Hurrengoa botoitxoa zapaldu. Informazioa aldatubarik aurreko pantailara itzultzeko berriz Aurrekoa botoitxoa zapaldu. Laguntza lehio hau ezkutatzeko Laguntza Ezkutatu botoitxoa zaztatu. %RHL; &RHLVER -erako hedapen (edo argitarapen) oharrak txozten (edo idazkietan) agertzen diren beste ezaugarri batzuei buruzko gainbegirada bat aurkezten dute. Hedapeneko oharrak ikusteko Oharrak Zabaldu botoitxoan zaztada bat eman ostean pantaila berri bat agertuko zaizu. Itxi botoia zaztatuz hedapen oharrak ezkutatu eta ezarketa programarekin jarraitzen du. Ezarketa atzera botatzeko Ezarketarako Prestatzen pantailara iritsi aurretik edozein unetan ezeztatu dezakezu. Baina Ezarketarako Prestatzen pantailan Hurrengoa zaztatzen baduzu, sortak ezartzen hasitakoan disko gogorrean idazten hasiko da. Ezarketa pantaila honen aurretik ezerezteko, ordenagailua berpiztu dezakezu (horretarako ordenagailuko berpiztu botoia zapaldu edo Ctrl Alt Supr )teklak batera zapaldu ditzakezu. &RHL;-ra Ongietorria Berregokituratze bidea hautatu duzu. Beronekin sistemako hainbat ezaugarri zehatz egokitu ahal izango dituzu. Une honetan daukazun egitura eraldatubarik irtetzea nahi baduzu 'Ez' hautatu eta Hurrengoa botoitxoa zapaldu. Egokitzaketa tresna honetako aukera ezberdinak hautatzeko xagua erabil dezakezu. Egokitzaketako hautagaien artean ere Tab eta Intro teklen bidez higitu ahal izango duzu. Pantailetan zehar murgiltzeko Hurrengoa eta Aurrekoa botoitxoak erabili itzazu. Informazioa gordetzeko eta hurrengo pantailara joateko Hurrengoa botoitxoa zapaldu. Informazioa aldatubarik aurreko pantailara itzultzeko berriz Aurrekoa botoitxoa zapaldu. Laguntza lehio hau ezkutatzeko Laguntza Ezkutatu botoitxoa zaztatu. Ezarketa Motak Ezarketa oso bat edo eguneraketa bat egitea nahi duzun hautatu. Ezarketa osoa egiteko, hautatu dituzun disko-zatien edukin guztia ezabatuko da. Beraz, arduraz eta argi ibiltzea komeni zaizu. Eguneraketa batek berriz, aurrez &RHL; sistemako datuak edukitzen jarraituko du. Ezarketa oso bat egitea nahi izan ezkero, ezarketa mota hautatu beharko duzu. Hauek dituzu aukerak: Lantokia, Zerbitzaria, Esku-Ordenagailua edo Norberekatua. Euskeratzailearen Oharra: Orain arte, hainbat lekutan lanestazioa hitza 'workstation' bezala erabilia izan da, laguntza honetan ordea 'lantokia' hitzari garrantzi gehiago ematen zaio. Bestalde, 'Norberekatua' hitzak erabiltzaile berak (zuk zeuk) aukeratutako ezaugarriekin osatutako sistema bat da. Hots, zuk hartu beharko dituzula zehaztasun askori buruzko galderen erabakiak, eta ondorioz zuri egokitutako sistema bat ezarriko dela. Hobekien datorkizun ezarketa motari buruz zalantzan bazaude, datozen lerroak arreta handiz irakurri. Oharra: Hor azpian azaldutako ezarketa motei gehituz, &RHL;-ek iadanik badagoen FAT (DOS/Windows) egituradun disko zati batean ezar dezake. "Disko zatiketarik gabeko" ezarketa hau, disko zatiketaren pantailan, Disk Druid disko zatitzailea (tresna, programa) erabiltzean DOS egiturako disko zati bat / bezala ezartzerakoan gertatzen da. Honek, lantoki ezarketa motan gertatzen den disko ezabaketa ezerezten du. Lantoki ezarketa motak X Window Sistema jar dezake eta zuk aukeratutako idazmahai kudeatzailea(k). Lantoki motako ezarketa batek disko gogor guztietan agertzen diren Linux-eko disko zati guztiak ezabatuko ditu (eta zatitugabeko diskoko leku huts guztia erabiliko du). Linux motakoak ez diren beste Sistema Eragile guztiak egoten jarraituko dute, ez dira ezabatuak izango. Eta behin ezarketa amaitutakoan, &RHL;-en gain, beste sistema eragileak abiareazteko aukera izango duzu. Linux-ean oinarritutako zerbitzari bat ezartzea nahi baduzu, eta sistema egokitzen denbora galtzerik ez baduzu nahi, Zerbitzaritza motako ezarketa bat egokiena izango litzateke. Zerbitzaritza motatako ezarketa batek disko GUZTIETAKO disko-zati GUZTIAK ezabatzen ditu (bai, bai, disko gogor denak garbi garbi uzten ditu). Beraz, disko gogor GUZTIETAKO edukinak ezabatzeak ez ba dizu arduratzen, orduan bakarrik ezarketa mota hau aukeratu.. Honek zera esanahi du, nahiz eta beste sistema eragiletako disko zatiak aurkitu, hauek ere ezabatuak izango direla. Disko gogor GUZTIAK (DENAK) ezabatuak izango dira. Eta ez gara adar jotzen ari! Argi ibili beraz. Esku-Ordenagailu ezarketa motak X Window Sistema jar dezake eta zuk aukeratutako lanmahai kudeatzailea(k). Esku-Ordenagailu ezarketa mota bat lantoki ezarketaren oso antzekoa da, bestalde, esku-ordenagailu motakoan PCMCIA onartzeko (edo jasateko) prestatua dago. Esku-Ordenagailu motako ezarketa batek disko gogor guztietan agertzen diren Linux-eko disko zati guztiak ezabatuko ditu (eta zatitugabeko diskoko leku huts guztia erabiliko du). Linux motakoak ez diren beste Sistema Eragile guztiak egoten jarraituko dute, ez dira ezabatuak izango. Eta behin ezarketa amaitutakoan, &RHL;-en gain, beste sistema eragileak abiareazteko aukera izango duzu. Bakarrik Norberekatutako ezarketa motak erabateko malgutasun neurria eskein dezake. Beronen ezarketan zuk erabakitzen duzu disko gogorra nola eta zein eratan zatikatua izan behar duen. Ezarri beharreko sortei buruzko ardura osoa (kontrola) zure esku dago. Zure sistema abiatzeko LILO errabiltzea nahi al duzun edo ez zure eskuetan dago. Linux arloan aditua ez bazara, Norberari Egokitutako ezarketa mota ez zenduke hautatu behar (adituentzako bakarrik aholkatzen bait da). Ezarketa moten Norberekatua, Lantokia (Lanestazioa) edo Zerbitzaritza arteko ezberdintasun gehiagoren berri &RHLIG; ikusi. Sistemaren Eguneraketa Eguneraketa hautatu ondoren, programa sortak (aurrerantzean 'sortak' deituko diegu) nola zerorri egokitu erabaki dezakezu. Eguneratzeko sortarik hautatzea ez baduzu nahi, jarraitzeko Hurrengoa botoitxoa zaztatu. Sortak zerorri egokitzeko asmoz, Eguneratzeko Sortak Norberekatu lekuan zotza jarri, eta gero Hurrengoa botoitxoa zapaldu. <application>fdisk</application> Zatikatu nahi duzun disko gogorra aukeratu. Disko gogor baten gain zapaltzean fdisk-ren eskutik zatiketaren pantaila agertuko zaizu. fdisk tresnak hautatutako disko gogor batean zatiak sortu, ezabatu edo eta eraldatzeko aukera eskeintzen dizu. fdisk erabiltzerik ez baduzu nahi Aurrekoa botoitxoa zaztatuz aurreko pantailara itzuliko da. Ondoren, fdisk erabili aukeratik zotza kendu, eta jarraitzeko Hurrengoa botoitxoa zaztatu. Disko gogorra zatikatua eduki ondoren (fdisk erabiliz) pantaila honetara itzuliko da. fdisk erabiliz beste disko gogorren bat zatikatu nahi baduzu, hautatu ezazu. Bestela, Hurrengoa zapalduz loturaguneak (muntaia lekuak) zehaztera igaroko da. Disko zatien loturaguneak zehazteko Disk Druid erabiliko du. Disko Zatiak <application>fdisk</application> Erabiliz Hemen zure disko gogorra fdisk erabiliz zatika dezakezu. Laguntza lortzeko aginduen geruzan (shell) m idatzi eta erabil dezakezun agindu ezberdinen zerrenda bat azalduko zaizu. Agindu batzuen azalpen ttipi bat, sarrera gisa: n, disko zati berri bat gehitzen du. d, disko zati bat ezabatzen du. p, disko zatien taula aurkezten du. l, disko zati ezagunen zerrenda bat aurkezten du. w, disko gogorrean disko zatien taula idatzi eta fdisk-tik irteten du. Beraz, aldaketak gordetzen ditu. q, aldaketak egin gabe irteten du. Disko Zatiak Berekasa Sortzen Zihur zaude? Lantoki motako ezarketa bat egin ezkero datuak galduko dituzu. Ezarketa mota honek disko gogor GUZTIETAKO Linux egiturako disko-zati GUZTIETATIK edukinak ezabatuko ditu. Aurrez dauden Linux egiturako disko zatitako edukinak galtzerik ez baduzu nahi, zuk zeuk eskuz egin beharko duzu disko zatiketa, edo bestela Norberekatutako ezarketa mota aukeratu. Norberari Egokitutako ezarketa hautatzeko Aurrekoa botoitxoa hautatu edo bestela, Lantoki motako ezarketarekin abiatzeko, Hurrengoa botoitxoa zaztatu. Disko zatiketa zuk zeuk eskuz, eta zure ardurapean, egiteko nahia izan ezkero, Disk Druid edo fdisk disko zatitzaile tresnen artean hautatu dezakezu. fdisk adituentzat bakarrik aholkatzen da. Disko Zatiak Berekasa Sortzen Zihur zaude? Zerbitzaritza motako ezarketa bat egin ezkero datuak galduko dituzu. Ezarketa mota honek disko gogor GUZTIETAKO edozein egiturako disko-zati GUZTIETATIK edukin GUZTIAK ezabatuko ditu. Aurrez ezarritako beste sistema eragileren bat edukitzen jarraitzea nahi baduzu, ezarketa mota hau ez ezazu hautatu. Disko gogorrek daukaten datuak aurrez ezarritako beste sistema eragileren bat edukitzen jarraitzea nahi baduzu, disko zatiketak zuk zeuk eskuz egin beharko dituzu edo Norberekatutako ezarketa mota hautatu. Disko zatiketa zuk zeuk eskuz, eta zure ardurapean, egiteko nahia izan ezkero, Disk Druid edo fdisk disko zatitzaile tresnen artean hautatu dezakezu. fdisk adituentzat bakarrik aholkatzen da. Norberari Egokitutako ezarketa hautatzeko Aurrekoa botoitxoa zapaldu. Bestela, zerbitzaritza motako ezarketarekin hasteko, Hurrengoa botoitxoa zapaldu. Disko Zatiak &RHL; zein disko zatitan ezartzea nahi duzun hautatu. Gogoratu Disko zati gabeko ezarketa bat egitea nahi baduzu DOS/Windows-eko disko zati bat hautatu behar duzu erro (/) zati bezala. Ezarketa hau zein FAT egiturako disko zatitan ezarri behar den xaguagaz hautatu. Behin zati hori argitutakoan (beste kolore bategaz) / (erroa/root) zatiaren loturagunea jartzeko Argitatu botoitxoa zaztatu. Amaitutakoan Onartu zapaldu. Baieztaketaren ondoren, erro (/) fitxategitzarako eta trukagunearentzako zein neurritako lekua behar duzun zehaztu beharko duzu. Argibide gehiago eta zehatzago &RHLIG;-ko Disko Zatirik Gabeko Ezarketak alean aurkituko duzu. Sistema nola zatikatu buruzkorik ez badakizu &RHLIG; eta &RHLRGS; atalak ikusi. Zure diskoak fdisk tresna erabiliz zatikatu badituzu, orain disko zatien loturaguneak (muntaia kokapenak) jarri beharko dituzu. Loturagune bat zehazteko disko zati bat aukeratutakoan Argitatu botoitxoa zapaldu. Disk Druid tresna erabiltzen ari bazara, disko zatien loturaguneak zehaztu behar dituzu. Agian, baliteke disko zatiren bat edo beste sortu edo ezabatu beharra edukitzea. Goikaldeko pantailak une honetan disko gogorretan dauden zatiak agertzen ditu. Zati bakoitza bost atalez osatzen da: Loturagunea: Behin &RHL; ezarritakoan, disko zatia fitxategitzako zein lekutan lotuko den esaten digu. Disko zatia egina badago baina loturagunerik ez badauka zehaztuta, beharrezkoa edukiko du bere loturagunea zein den azaltzea. Horretarako, Argitatu botoitxoa zapaldu edo disko zatia zaztada bikoitzaz jo. Tramankulua: Atal honek disko zatiaren izena azaltzen du (adbz, hda2 txartelak IDE motako lehengarren disko gogorreko bigarren zatia dela esan gura du). Betebeharrekoak: Atal honek berriz, disko zatiak behar duen neurria aurkezten du. Neurria aldatzea nahi izan ezkero, disko zatia ezabatu eta Gehitu botoitxoa erabiliz bersortu. Oraingoa: Atal honek, une honetan erabiltzen ari den disko zatiaren zabaleroa azaltzen du. Egitura: Atal honek disko zatiaren egitura mota azaltzen du. Linux jatorriko —Linux Native— edo DOS motakoa, adibide txiki bat jartze arren. Zehaztugabeko Disko Zatiak izeneko ohar batek (disko zati bat edo gehiagoren izenekin batera) Disko Zatiak atalean zehar azaldu daiteke. Honen zergatia hau izan ohi da: disko zatiarentzat behar haina lekurik ez egotea. Arazo hau konpontzeko bideitxur ezberdinak dauzkagu: Disko zatia behar den haina leku duen beste disko gogor batean jartzea; darabilkigun diskoan sartzeko zatiaren neurria aldatzea; Disko zati hau erabat ezabatzea eta berorrekin ahaztea. Aldaketak Argitatu botoixoaren bitartez edo disko zatia agertzen den lerroaren gainean zaztada bikoitzaz egin daiteke. Disko Zatien Sorrera Erdikaldean dagoen botoitxoen lerroak disko zatitzailearen ekintzak bideratzen ditu. Honen bitartez, disko zatiak gehitu, aldatu edo ezabatu daiteke. Hauetaz gain, beste botoitxoek egindako aldaketak egiaztatzeko edo programatik irteteko balio dute. Gehitu: Disko zati berri bat sortzeko asmoz erabil ezazu. Lauki bitartekari batean bete beharreko atal batzuek agertuko zaizkizu: loturagunea, neurria eta egitura mota (adbz, ext2). Argitatu: Aukeratutako disko zatia beste loturagune batetara aldatzea nahi bada, botoitxo hau erabili. Ezabatu: Disko zati bat ezabatzeko asmoa eduki ezkero botoitxoa zapaldu. Lehiotxo batek baieztatzeko eskatuz agertuko zaizu. Garbitu: Egindako aldaketa guztiak ezerezteko eta berria hasteko botoitxoa zaztatu. RAID-ak erabiltzen aditua bazara eta EGOERA HORRETAN BAKARRIK RAID Tramankulua Sortu botoitxoa erabil dezakezu. RAID-i buruzko argitasun gehiago &RHLRGS;-an aurkituko duzu. Disko Egituren Laburpena Hemen, ordenagailuko diskoen egituraketen laburpen bat azaltzen da. Lerro bakoitzean atal hauek aurki ditzakezu: Diskoa: Zati honetan sistema eragileak disko gogorrari deitzen dion tramankulu izena azaltzen du (adbz, hda edo hdb). Geometria [Z/B/S]: Geometria atalak disko gogorrak daukan zilindro(Z), buru(B) eta sektore(S) kopurua aurkezten du. Guztira: Atal honek disko gogorrean erabilgarria den leku guztiaren neurria agertzen du. Hutsik: Hemen, disko gogorrean oraindik erabilgarri den hutsunearen neurria azaltze du. Erabilia: Disko zatiek une honetan duten zabaleroaren neurria (MegaByte eta erabilitakoaren ehuneko zenbatekoa) azaltzen du. Fitxategitzaren Egokitzaketa Jatorrizkoa ez baduzu atsegin, erro (/)fitxategitzaren neurria erabaki. Jatorrizkoa neurria erabilgarria eta hutsik aurkitzen denaren erdia izan ohi da. Jatorrizko trukagunearentzako lekua 32 Mega-takoa izanen da. Nahi izan ezkero, haunditu dezakezu. Egituratu beharreko Disko Zatien Hautaketa &RHL;-ek egituratu beharreko disko zatiak hautatu itzazu. Tangulu (bloke) txarrak al dauden egiaztatu? Tangulu txarrak al dauden egiaztatzeak beraien gain idatzi daitekeen informazioa galtzea galerazi dezake. Egiaztaketa honek tangulu txarren zerrenda bat sortzen du, eta bide honekin, etorkizunean beraien gain idaztea debekatzen du. LILO-ren Egokitzaketa Ordenagailua piztutakoan &RHL; abiatzeko LILO (LInux LOader) programa erabiltzen da. Beste sistema eragile batzuk abiatzeko ere gai da. Adibidez, Windows 9x. Atal honetan LILO ezartzea nahi al duzun edo ez erabakitzen da, baiezko erantzunean berau egokituz. Abiatze Disketea Sortu: LILO-rik edo LILO diskoko MBR-an ez bada ezartzen, orduan abiatzeko diskete bat sortu behar da. LILO-rik Ez Ezarri: Programa hau disko gogorrean kopiatzerik ez baduzu nahi, LILO ez ezartzea hautatu dezakezu. Adibidez, bi disko gogor dauzkazu, bakoitzean sistema eragile ezberdin batekin, LILO erabili beharrean abiatze diskete bat erabiltzea aukeratu dezakezu. LILO ezartzeko, zein lekutan ezarri behar den aukeratu behar duzu. Ordenagailuak &RHL; bakarrik erabili behar badu, disko gogorreko hasierako sektorean (Master Boot Record, MBR) hautatu beharko duzu. Bestalde, ordenagailuan Windows 95/98 eta &RHL; sistemek disko gogor berdinean banatuta badaude, baita ere MBR sektorean LILO ezarri beharko duzu. Windows NT ezartzen ari bazara (eta LILO ezartzeko gogoa eduki ezkero) LILO disko zatiaren hasierako sektorean ezarri beharko duzu. Abiatzeko diskete bat ere sortu beharko duzu, bestela ezin izango bait duzu Linux abiarazi. Inolaz ere LILO-rik ezartzea ez baduzu nahi, &RHL; abiarazteko asmoz abiatze diskete bat sortu beharrean aurkituko zara. Zure ordenagailuak disko gogorra LBA eran irakurtzen(idazten) badu Lerro Era Erabili laukitxoan zotz bat ezarri iezaiozu. LILO tresnan abiatze aukerak gehitzeko, huneko (kernel) parametru atalean idatzi behar da. Sistema abiatzen den bakoitzean hor idatzitakoak Linux-eko hunari emango zaio. Abiatze Txartela: Disko zati abiakor bakoitza txartel batekin zerrendatua agertzen da. Beste sistema eragileek erabiltzen dituzten disko zatiak ere zerrendatzen dira. Beste disko zatiren bat abiakor ezartzea nahi izan ezkero, berorren gainenan zaztada bikoitzaz jo. SILO-ren Egokitzaketa SILO, Sparc-en Abiatzaile Hobetua ("the Sparc Improved LOader"), zure ordenagailuan Red Hat Linux abiarazteko erabiltzen den software-a da. Honek beste sistema eragileak, SunOS eta Solaris bezalakoak, abiarazteko ahalmena dauka. Hemen, SILO nola nahi egokitzea al duzun galdetuko dizu. Abiatzeko disketea sortu: Inolaz ere SILO ezartzeko asmorik ez badaukazu, edo ziurtasun neurriengatik bestela, abiatzeko diskete bat sortu beharko zenuke. Diskete tramankulurik ez badaukazu aukera hau ezkutuan geldituko da, SMCC-ek ekoiztutako Ultra eduki ezkero, eta orokorrean hauek abiatzeko diskete tramankulurik ez daukate, jatorriz aukera hau erabilkaitza izaten da. SILO-rik ez ezarri: zure disko gogorrean SILO tresna ezartzerik ez baduzu nahi, beronetaz ahaztea hauta dezakezu (hurrengo hurratsera jauzi ttipi bat eginez). SILO ez ezartzeko beste zergati bat iadanik SILO ezarrita daukazullako izan daiteke, eta bertatik abiatzeko asmoa eduki dezakezu. SILO ezartzeko, non ezartzea nahi duzun hautatu. Zure sistemak Red Hat Linux bakarrik erabili behar badu, Master Boot Record (disko gogorreko lehen zatiko Abiatze Tangulua, edo blokea). Disko gogor berdin batean SunOS/Solaris eta Red Hat Linux egon ezkero, SILO tresna MBR-an ez ezartzea litekeena da, batizpat SunOS/Solaris disko gogorreko lehen zatian aurkitzen bada. SILO ez ezartzea hautatu baduzu, mesedez, Red Hat Linux abiarazteko diskete bat sor ezazu. PROM-eko izenordea sortu: Ezarketa tresnak PROM-eko "linux" izenordea sor dezake, baldin eta PROM-ek onartzen badu, ondorioz PROM agindu lerroan "boot linux" agindua idatziz SILO abiatzailean abia zaitezke. PROM abiagailuan Linux jatorrizkotzat jarri: Ezarketa tresnak PROM-ek Red Hat Linux-eko ezarketa programa abiaraziko duela ziurta dezake, horretarako PROM-eko "boot-device" edo "boot-from" aukerak zehaztuz. SILO abiatzeko aginduan jatorrizko aukerak ezartzea nahi izan ezkero, hauek kernel-eko atalean idatz itzazu. Idazten duzun edozein aukera abiatzeko garaian Linux-en kernelari igaroko zaio. Disko Zati Abiakorra -- Edozein disko zati abiakor zerrendatu eta txartelalin agertuko da, baita beste sistema eragileak erabiltzen dutenak ere. Beste disko zatientzat abiatzeko txartelak gehitzea nahi izan ezkero (edo dauden txartelak aldatzeko asmoz) berau hautatzeko disko zatiarengain zaztada bat eman. Hautatu ondoren abiaketaren txartela alda dezakezu. Sarearen Egokitzaketa Zure ordenagailuak sareko xaflaren (network card) bat eduki ezkero, sareari buruzko ezaugarriak arlo honetan egokitzeko aukera izango duzu. Bestela, arlo hau alde batera utzi eta aurrera jarraitzeko Hurrengoa botoitxoa zapaldu. Daukazun sareko xafla mota, eta DCHP erabiliz, egokitzea nahi al duzun hautatu. Hainbat sareko tramankulu eduki ezkero, bakoitzak pantaila batetan berari buruzko egokitzaketaren azalpena edukiko du. Pantaila batetik bestera joan zaitezke, adibidez eth0 eta eth1; idatzitako ezaugarriak tramankulu bakoitzari egokitutakoa izango da. Sistema abiatzean sare tramankuluak piztutzeko Abiatzerakoan Piztu hautatu. Bezero bezala DHCP ezin baduzu erabili edo honi buruzko aztarranik ez badaukazu, sareko arduradunari galde iezaiozu. Beharrezkoa den kasuan, IP helbidea, sareko mozorroa, sareko helbidea eta hedapena (broadcast) zenbakia idatz itzazu. Ezaugarri hauetariko bat ezezaguna egiten bazaizu, sareko arduradunarengana jo. Zure sistemari izentxo bat eman. Izenik ez badiozu emoten, «localhost» bezala ezagutua izango da. Azkenik, atebide (edo pasabide, gateway), DNS-ko lehen, bigarren eta (egon ezkero) hirugarren zerbitzarien IP helbideak idatzi. Ordutegi Eremuaren Egokitzaketa Aurkitzen zaren eremu geografikoan kokatuz ordutegiaren zehaztaketa egokitu ahal izango duzu (kokapen geografikoa). UTC (Universal Coordinated Time) zuzenean zehaztuz ere egin dezakezu. Pantailaren goikaldean bi fitxa ageri dira. Lehenengoan eremu geografikoa zehaztu dezakezu. Azaltzen zaizkizun aukerak hauexek dira: Afrika, Asia, Europa, Hego Amerika, Ipar Amerika eta Pazifikoa. Mapa elkarreragilean, hiri baten gainean xaguagaz zaztatuz, berau hauta dezakezu. Hautatutako hiriaren gainean gorri koloreko X bat agertuko da. Zure ordutegi eremua hautatzeko, hirien zerrendan murgildu zaitezke. Bigarren fitxak UTC-rekiko zehazten uzten dizu. Hautatu daitekeen ordutegi gehigarri ezberdinen zerrenda azaltzen da. Bi fitxok Ordua GTM oinarriarekin ezarri? baiezteko aukera eskeintzen dute. UTC-ek sistemak, GTM bezala ere aski ezaguna, udarako ordu aldaketa bere kasa zuzen egiteko aukera eskeintzen du. Zure ordenagailuko BIOS-eko ordularia UTC-rekin egokitua badago, hemen baiezko erantzuna eman (bertako ordutegia erabiltzen jardun beharrean). Erabiltzailearen Kontu Egokitzaketa Oharra: Sistemako arduradunaren kontua eta hitz-ezkutua (pasahitza) zehaztea ezarketako urrats garrantzitsuenetariko bat da. Zure sistemako arduradunaren kontuak programa sortak ezartzen edo eta eguneratzen (baita RPM egiturakoak ere) uzten bait dizu, eta nola ez, sistemaren zuzenketa eta konponketak egiteko ere erabat beharrezkoa da. Sisteman arduradun bezala sartzeak (loggin) berarengain erabateko kontrola eskeintzen dizu, eta hau oso bide ahaltsua izaten da. Ohartu zaitez sistemako arduradunaren kontua berau zaintzeko bakarrik erabili behar izaten dela. Ordenagailuaren beste erabilkera motentzako, hau da, eguneroko (eta ohizko) lanak egiteko beste kontu bat sortu: erabiltzaile arrunt baten kontua, alegia. Une batean larrialdiko zerbait egin behar baduzu, su - agindua erabil dezakezu, sistemako arduradun bihurtuz. Arau ttipi hauek zure sisteman agindu oker batek edo anka sartze batek sor dezakeen galerak murrizten bait dute. Sistemako Arduradunaren (root) hitz-ezkutua (pasahitza, 'password') idatzi. Hitz-ezkutuak gutxienez sei hizki (ikur) eduki behar ditu. Eskatzen den tokian hitz-ezkutua berriro idatzi. Honela, idatzitako bi hitz-ezkutuak bat datozela ziurtatuko da, eta orduan bakarrik Hurrengoa botoitxoa erabilgarria izango da. Sistemako arduradunaren hitz ezkutua zuren buruan gogoratzekoa egin, baina ez ezazu beste edonork erraz asma dezakeen hitz ezkutua sortu. Sortu berri dituzun hitz ezkutuak, bai sistemako arduradunarena bai beste erabiltzaileena ez ezazu orrietan idatzi. Ondoren, erabiltzaile arrunt baten kontua sortu. Erabiltzailearen kontuaren izena idatzi. Kontu horrentzako hitz-ezkutua idatzi, ondoren berriz idatziz (hitzezkutua) egiazta ezazu. Amaitzeko, erabiltzailearen izen abizenak e.a. idatzi eta Gehitu zaztatu. Idatzitako ezaugarri hauek erabiltzailearen kontuen zerrendan gehitua izango da. Beste erabiltzaile bat gehitzeko Berria hautatu eta beharrezkoa den lekuetan berari buruzko ezaugarriak idatzi. Erabiltzailearen ezaugarriak idatzi orduko, zerrendan gehitzeko Gehitu botoitxoa zaztatu. Argitatu botoitxoak sortu berri duzun erabiltzailearen ezaugarriak aldatzeko aukera eskeintzen dizu. Ezabatu botoitxoak aldiz zehaztutako erabiltzailearen kontua ezabatuko du. Egiaztaketaren Egokitzaketa Sareko hitz-ezkutuak ez badituzu egokitu nahi, hurrengo atalera lasai asko joan zaitezke. Azalpen edo laguntza gehiago behar izan ezkero, sareko arduradunarekin harremanetan jarri zatiez, hark lagunduko bait dizu. NIS erako hitz-ezkutu bat egokitzen ez bazara ari, orduan MD5 eta shadow hitz-ezkutu aukerak hautatuak egongo dira. Sistemaren ziurtasuna handitzeko asmoz, bikote hori hautatuta edukitzea aholkatzen da. MD5 Hitz-Ezkutuak -- ohizko 8 edo hizki gutxiagoko hizt-ezkutuen ordez, 256 hizkitako (ikur) hitz-ezkutu bat erabiltzeko gaitasuna eskeintzen du. Ilunpeko Hitz-ezkutua Erabili, hauek hitz-ezkutuak babesean gordeta edukitzeko bide ziurrak eskeintzen dute. Hitz-ezkutuak gordetzen diren fitxategia /etc/passwd beste /etc/shadow fitxategiagaitik ordezkatua izango da, eta sistemako arduradunak bakarrik irakur dezake. NIS baimendu -- honek NIS (Network Information Service) motako sare bateko ordenagailu multzoa hitz-ezkutu eta erabiltzaileen taldeen fitxategi berdinarekin erabiltzen uzten du. Bi gauza bete behar dira: Oharra:NIS aukera egokitzeko NIS motako sare batetara elkarlotuta egon behar du. Honetaz ziur ez bazaude, sareko arduradunarekin hitzegin. NIS Jabetza -- aukera honek zure ordenagailua zein jabetza edo ordenagailu taldetakoa den zehazten du. NIS Zerbitzaria -- aukera honek zure ordenagailuak sarean zehar zein NIS zerbitzariren menpe dagoen galdetzen ibili beharrean NIS zerbitzari zehatz bat erabiltzera bultzatzen du. LDAP Baimendu -- Zure antolaketaren barnean dauden informazio mota batzuen sendoketa dakar. Adibidez, zure antolaketako erabiltzaileen zerrenda ezberdin guztiak LDAP direktorio batean baturatu daitezke. LDAP-ri buruzko berri gehiago &RHLRGS; -ean aurkitu ahal izango duzu. Hemen hiru aukera eskeintzen zaizkizu: LDAP Zerbitzaria -- aukera honek LDAP agiritegia (protokoloa) erabiltzen duen zerbitzari batekin bateratzen uzten dizu. LDAP Base DN -- aukera honek erabiltzaileen informazioa beraien izwen adeitsuengatik (Distinguished Name edo 'DN') bilatzen uzten dizu. TLS erabili Garraio Mailako Ziurtasuna edo (Transport Layer Security, TLS) bilatu -- aukera honek egiaztaketaren aurretik LDAP batek beste LDAP zerbitzari bati erabiltzaileen izen eta hitz ezkutuak izkut-idazkeran (enkriptatuak) bidaltzen uzten du. Kerberos Baimendu -- Kerberos sareko egiaztaketa zerbitzua eskeintzen duen sistema ziur bat da. Kerberos-i buruzko gehiago jakiteko, &RHLRGS; irakurri. Honek hiru aukera ditu: Arima -- aukera honek Kerberos erabiltzen duen sare batera, KDC izenarekin ezagunak diren zerbitzari bat edo gehiagok osatutakoa (eta bezero kopuru ahalmen izugarriarekin), sartzen uzten dizu. KDC -- aukera honek Giltza Banaketa Gunera, edo Key Distribution Center (KDC), sartzen uzten zaitu. KDC Kerberos-en txartel (edo tiketa) banatzen duen ordenagailu bat da, nahiz eta batzuetan Ticket Granting Server edo TGS izenagatik deitua izan. Admin. Zerbitzaria -- aukera honek kadmind burutzen duen zerbitzari batera sartzen uzten dizu. Sorta Multzoen Hautaketa Ezarri nahi dituzun programa sorta multzoak hautatu itzazu. Horretarako, sorta bakoitzari dagokion egiaztaketako kutxatxoan zaztatu. Sortak banan-bana hautatzeko asmoz, pantailaren azpikaldean aurkitzen den Banakako Sortak Hautatu izeneko kutxatxoan zotz bat ezarri. Banakako Sortak Hautatzen Banakako sortak ezartzea erabaki baduzu, berauek hautatzeko unea iritxi zaizu. Pantailako ezkerraldean programa sorta multzoen zerrenda bat agertzen da. Zerrenda hau zabaldu ezkero eta bertatik direktorio bat hartzerakoan eskumaldean multzo hori osatzen duten sortak azalduko zaizkizu. Sortak beraien neurriengatik antolatzeko, Neurria (MB)-ren gain zaztada bat eman. Alfabetikoki antolatuta egoteko ordea, Sorta-ren gainean zaztatu. Sorta bakar bat hautatzeko, beraren alboan dagoen egiaztaketa kutxatxoan zaztada bikoitza (klik bikoitza) jo. Kutxatxoaren gainean hautatuta dagoela esanez, zotz baiezkor bat marraztuko da. Ezarri aurretik, sortari buruzko laburpena irakurtzeko, beronen izenaren gainean ikututxo bat eman. Pantailaren azpikaldean beroni buruzko laburpena (bere izen eta neurriarekin batera) azalduko zaizu. Talde baten barnean dauden sorta guztiak hautatu edo hautaketatik kentzeko Taldekide guztiak hautatu edo Taldekide guztiak ez hautatu botoitxoak erabil ditzakezu. Burutu Gabeko Menpekotasunak Programa sorta askok zuzen lantzeko beste sorta batzuren edo funtzioez osatutako liburutegien menpe daude. Programa sorta guztiak egoki landuko direla ziurtatzeko &RHL;-ek hauetariko bat gehitu (edo ezabatzean) beraien arteko menpekotasunak aztertzen (egiaztatzen) ditu. Sorta batek ezarri gabe dagoen beste baten menpe balego burutu gabeko menpekotasuna gertatzen da. Hautatutako sorta bat edo gehiagok burutu gabeko menpekotasunak dituzte. Menpekotasunak gainditzeko sortak ezarri aukera hautatuz egoera honetatik onik atera zaitzake. X-en Egokitzaketa Zure pantailari hobekien datorkion egokitzaketa zehazteko helburuarekin, ezarketa tresnak daukazun monitore mota ezagutzen saiatuko da. Ezezaguna gertatu ezkero, zure monitorearen gaitasunei gehien hurbiltzen zaion zerrendaturiko bat hautatu. Monitorea egokitzeko beronen zeharkako eta goitibeherako maiztasun mugak idatzi. Berauen balioak monitorearen eskuliburuan aurkitu ahal izango dituzu. Balio hauek idaztean adi ibili. Bere mugetatik kanpo dauden balioak sartzerakoan, monitorea izurratu egin bait daiteke. Eskuliburuko balioak monitore zerrendan agertzen direnetatik at gelditzen badira eta zuzenak izan ezkero bakarrik idatzi. Berriz diogu, argi ibili. Hautatu dituzun balioak okerrak direlakoan bazaude, Jatorrizko balioak berreskuratu botoitxoan zaztada bat eman, eta horrela, frogatutako aholkuen balioetara itzuliko da. X-en Egokitzaketa Beharrezkoa ikusten baduzu, nahiz eta ezarketa programak ordenagailuko bideo xafla ('Video Card', 'Video Tarjeta') ezagutzen saiatu, beste bat hauta dezakezu. Bideo xafla hautatu ondoren, beronek daukan RAM memoria kopurua zehaztu. Hautatu dituzun balioak okerrak direlakoan bazaude, Jatorrizko balioak berreskuratu botoitxoan zaztada bat eman, eta horrela, frogatutako aholkuen balioetara itzuliko da. X-en egokitzaketa beste baterako (ezarketaren ondorengorako) uztea nahi izan ezkero, edo X-erik erabiltzeko asmorik ez eduki ezkero X-en Egokitzaketaz Ahaztu hautatu dezakezu. Norberekatutako Egokitzaketa X-en Egokitzaketa egiteko monitorearen xehetasuna (erresoluzioa) hautatu. Egokitzaketa Honekin Saiatu botoitxoa ikuttuz berau ongi egokitua al dagoen egiazta dezakezu. Azaltzen zaizun aurkezpena ez bazaizu atsegiten Ez botoitxoa zaztatu eta monitorearen beste xehetasun bat hautatu. GNOME eta KDE ezarri badituzu, zure jatorrizko idazmahai gunea zein izango den zehaztu dezakezu. Bestela GNOME edo KDE jatorrizko idazmahai bezala aurkeztuko bait dizu. Zure sistema, &RHL; ezarri ondoren, testu edo era grafiko batean abiaraztea nahi duzun zehaztu dezakezu. Bete behar berezirik ez badaukazu, era grafiko batean abiaraztea aholkatzen da (Windows bezalako gunean). Testu eran abiaraztea hautatzen baduzu agindu geruzaren ohartzailea (prompt) agertuko zaizu (DOS bezalako gunean). Ezarketari Buruz Oharra: Hurrengoa izeneko botoitxoa zaztatu ondoren zure ordenagailuan &RHL; ezarriko da. Behin honi ekiten hasi orduko ezin da atzerantz bota (eta bere ondorioak ezin dira ezeztatu). Hori dela eta, &RHL; ez ezartzeko erabakia hartu baduzu, hauxe da ezarketa lana ezerezteko daukazun azkenengo aukera. Ezarketa hau atzera botatzeko, zure ordenagailuan sartuta edukiko duzun &RHL;-ko diskete edo CDROM-a atera ondoren, ordenagailua berpiztu arazi (adbz, tekla hauek batera zapalduz: Ctrl Alt Supr). Eguneraketari Buruz Adi:Hurrengo botoitxoa zaztatu ondoren, zure disko gogorrean &RHL; ezarriko da. Behin honi ekiten hasi orduko ezin da atzerantz bota (eta bere ondorioak ezin dira ezeztatu). Hori dela eta, &RHL; ez eguneratzeko erabakia hartu baduzu, hauxe da ezarketa lana ezerezteko daukazun azkenengo aukera. Eguneraketa hau atzera botatzeko, zure ordenagailuan sartuta edukiko duzun &RHL;-ko diskete edo CDROM-a atera ondoren, ordenagailua berpiztu arazi (adbz, tekla hauek batera zapalduz: Ctrl Alt Supr). Sortak Ezartzen &RHL;-ren ezarketarako behar dituen datuak aztertu (antolatu) eta hautatutako sortak ezartzen dituen bitartean itxoin ezazu, mesedez. Abiatze disketea Sortzen Bere garaian abiatzeko diskete bat sortzea hautatu duzu. Beraz, behar den tramankuluan diskete bat sartu eta Hurrengoa botoitxoa zaztatu. Oharra: Disko Zatiketarik Gabeko ezarketa bat egitea hautatu baduzu, abiatzeko diskete bat sortu behar duzu. Disketerik gabe &RHL; ezin izango bait duzu abiaratu. Diskete hau galdu edo izurratu ezkero &RHL; sistema ezin izango duzu abiaratu.